115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 14koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, SCA Higiene Spain S. Com. P. A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik Alloko SCA Higiene Spain S. Com. P. A. (lehengo Georgia Pacific Emea SPRL) entitatearen hitzarmen kolektiboa aldatzeko Akordioaren testua (kodea: 31008872011900), enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkari batzuek 2014ko apirilaren 10ean sinatu eta Erregistroan 2014ko apirilaren 28an sartu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 14an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

ALLOKO SCA HIGIENE SPAIN S. COM. P. A. LANTEGIKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN ALDAKETARI BURUZKO AKORDIOAREN AMAIERAKO AKTA (2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015. ETA 2016. URTEETAKO HITZARMENA)

Allon, 2014ko apirilaren 10ean.

BILDU DIRA:

Langileen ordezkaritzaren aldetik:

Enrique Garraza García, Daniel Suescun Larralde, Miguel Angel Larrión López (Independenteak), José Manuel Iturri Echávarri, Marco Antonio Hernández de La Rosa (LAB), Félix Maeztu Lara (CCOO), Felipe Calvache Romero (CCOO sindikatuko delegatua), Jorge Hernández Parra (UGT), José Miguel Las Peñas García (UGT sindikatuko delegatua).

Enpresaren ordezkaria:

Daniel Ruiz Villafranca.

Bi aldeek agiri hau izenpetzeko behar den lege gaitasuna onartzen diote elkarri, eta

ADIERAZTEN DUTE:

I.–Bi aldeak, Alloko lantokiaren enpresako lan hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako legitimitatea dutela, negoziatzen aritu dira hitzarmen kolektiboaren aplikazio esparruko lantokiko langile guztientzako prestakuntza eta garapen jardunaldiak egiteko sistema bat ezartzeko helburuarekin.

Negoziazio horien ondorioz, aldeek akordio bat lortu dute prestakuntza eta garapen jardunaldiak egiteko sistema bat ezartzeko, eta, horretarako, akordioaren agiria izenpetu dute 2014ko apirilaren 10ean, sistema hori arautuko duten baldintzak ezartzen dituena.

III.–Prestakuntza eta garapen jardunaldietarako aldeek adostu duten sistemak berarekin dakar Hitzarmenaren IX. eranskinean araututako txandakako ordezkapenen araubidea ez aplikatzea, eta, horren tokian, prestakuntza eta garapen jardunaldiak ezartzea. Hori dela eta, aldeek konpromisoa hartu zuten apirilaren 10eko akordio horretan SCA Hygiene Spain, S. Com. P.A.ren Alloko lantokiaren 2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015. eta 2016. urteetako hitzarmen kolektiboaren aldaketa erregistratu eta argitaratzeko behar dena egiteko.

IV.–Bestetik, Hitzarmenaren Lehen Xedapen Iragankorrean ezarritakoa betetzeko, aldeak 2013ko ekainaren 10ean bildu ziren lanpostu sortu berrietarako sarien sistema egokitzeko. Bilera hartan, aldeek erabaki zuten barne logistikako (“internal logistic”) eskorga-gidariaren lanpostua lanpostuko saririk atxikia ez duen ekoizpen taldeko II. mailan sartzea, eta hitzarmenean eman zitzaion III. mailatik kentzea.

IV.–Aurrekoarekin bat, SCA Hygiene Spain, S. Com. P.A.ren Alloko lantokiaren 2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015. eta 2016. urteetako hitzarmen kolektiboaren aldaketa partziala egiteko negoziazio batzordeak, horretarako eratu baitzen, hitzarmen kolektiboaren IX. eranskina aldatzea erabaki zuen.

AKORDIOAK:

Lehenbizikoa.–Negoziazio Batzordeak, duen legitimazioaz baliatuz, erabaki du SCA Hygiene Spain, S. Com. P.A.ren Alloko lantokiaren 2010., 2011., 2012., 2013., 2014., 2015. eta 2016. urteetako hitzarmen kolektiboaren IX. eranskina aldatzea, aldeek 2014ko apirilaren 10eko Akordioan lortutako itunei dagokienez; akordio hartan, hitzarmen kolektiboaren aplikazio esparrukoa den Alloko lantokiko langile guztientzako prestakuntza eta garapenerako jardunaldien sistema bat ezarri zen. Era berean, hitzarmen kolektiboaren I. eranskineko (lanbide taldeak) aldaketa egitea erabaki du, aldeek adostu baitute barne logistikako (“internal logistic”) lanpostuari hasiera batean emandako III. mailatik kentzea, eta lanpostuko saririk atxikia ez duen II. mailan sartzea, I. produkzio taldearen barruan.

Hitzarmen Kolektiboaren I. eta IX. eranskinetako testu berria 1. eranskin gisa gehitu da.

Bigarrena.–Aldeek erabaki dute berariazko baimena ematea Xavier Pera Corali eta Anna Riesgo Pachóni, biei ala biei, haietako edozeinek akordio hau eta hitzarmen kolektibo honen IX. eranskinaren amaierako testua igor ditzaten Nafarroako Foru Gobernuko Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusira, Langileen Estatutuaren 90. artikulua betetzeko, erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta goian adierazitakoarekiko adostasunaren adierazgarri, bertaratuek dokumentu hau sinatu dute idazpuruan aipatu toki eta egunean.

1. ERANSKINA

Hitzarmen kolektiboa aldatzeko akordioaren amaierako aktarena

1. Hitzarmen kolektiboaren I. eranskinaren aldaketa:

“I. eranskina

Lanbide-taldeak

1. taldea.–Produkzioa.

–1. maila.

  • 1. paper makinako gidaria.
  • 2. paper makinako gidaria.
  • 3. paper makinako gidaria.

–2. maila.

  • 1. paper makinako laguntzailea.
  • 2. paper makinako laguntzailea.
  • 3. paper makinako laguntzailea.
  • Ura tratatzeko eta orez elikatzeko planta.
  • 16. lineako birbobinatzeko makinako gidaria.
  • 17. lineako birbobinatzeko makinako gidaria.
  • 18. lineako birbobinatzeko makinako gidaria.
  • 19. lineako birbobinatzeko makinako gidaria.
  • 20. lineako birbobinatzeko makinako gidaria.
  • Converting lineako laguntzailea.
  • 16. lineako pakete-egilea.
  • 17. lineako pakete-egilea.
  • 18. lineako pakete-egilea.
  • 19. lineako pakete-egilea.
  • 20. lineako pakete-egilea.
  • 38. lineako gidaria.
  • 39. lineako gidaria.
  • 24. lineako gidaria.
  • 25. lineako gidaria.
  • 26. lineako gidaria.
  • 40. lineako inprimagailua.
  • Multiplis.
  • Fabrikazioko ordezkoa.
  • Internal Logistic.
  • Askotariko zerbitzuak.

–3. maila.

  • Serman pakak.
  • APAko eskorga-gidaria.
  • Bobinetako zama-lanetako eskorga-gidaria.
  • Erosketen ataleko eskorga-gidaria.
  • Oreetako eskorga-gidaria.
  • APAko landako eskorga-gidaria.
  • Salgaien eta sarbideen kontrola.
  • Mandrilen ateratzailea.
  • Converting ataleko garbiketa.

2. taldea.–Mantentze-lanak.

–1. maila.

  • Fabrikazioko mekanikaria.
  • Converting ataleko mekanikaria.
  • Fabrikazioko argiketaria.
  • Converting ataleko argiketaria.
  • Makina-erremintetako mekanikaria.

–2. maila.

3. taldea.–Administrariak eta teknikariak.

–1. maila.

–2. maila.

–3. maila.

  • Administrari laguntzailea.
  • Teknikari laguntzailea.”

2. Hitzarmen kolektiboaren IX. eranskinaren aldaketa:

“IX. eranskina

361 eguneko sistemaren “non stop”
lana edo 5. txandako sistemako lana

1.–“Non stop” lanaren sistemak urteko benetako lanaren gehieneko lanaldiaren honako banaketa hau dakar: urteko lan egutegiaren arabera erabilgarri dauden 361 ekoizpen egun bete ondoren, langileak eguneko lanaldi batzuk gehiago egin behar ditu, ezarririko urteko gehieneko lanaldiaren iraupena osatzeko; lanaldi horiei “txandako ordezko lana” esaten zaie.

2.–361 ekoizpen egun erabilgarriko lan egutegian, honako hauek jaiegun berreskuraezintzat joko dira: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a eta abenduaren 25a. Era berean, ekoizpena abenduaren 24ko eta 31ko 14:00etan etengo da.

3.–Prestakuntza eta garapen jardunaldiak:

Txandakako ordezko laneko egunen ordez, “non stop”, 5. txanda edo 361 eguneko lan sistemari atxikitako langileek programatzen diren prestakuntza eta garapenerako jardunaldietara joan beharko dute lanik gabeko aldietan, 2014ko apirilaren 10ean enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek izenpetutako akordioan ezarritakoarekin bat.

4.–Oporrak:

Araubide horretan langileak ondoz ondoko hamalau opor egun izaten ahalko ditu urtero, uztailean, abuztuan edo irailean hartu beharrekoak; gainerako opor egunak, berriz, egutegiaren arabera lanegunak ez diren egunen artean banatuko dira.

Ondoz ondoko hamalau opor egun horiek hartzeak ez du langileak osorik egin behar duen urteko lanaldiaren inolako murrizketarik ekarriko. Izan ere, langilearen egutegian laneguntzat jotzen diren egunetatik egun bat edo gehiagoren aldaketa izanen da (ondoz ondoko zazpi lanegunekoa, gehienez), horiek atseden egun bihurtuko direla. Gauzak horrela, urteko lan egutegi orokorrean laneguntzat jotzen diren eta ondoz ondoko opor egunen aldia hartzeko aldatu behar diren egunak langileak itzuli beharko ditu, urte naturalaren barnean.

4.1. Lanegunen aldaketa eskatzeko prozedura, oporrak hartzeko:

a) Ondoz ondoko 14 opor egunak edo ondoz ondoko opor egun gutxiago hartu nahi dituen langileak goiko hurrengo arduradunari jakinaraziko dio, eskatutako aldiaren hasierako eta amaierako egunak zehaztuta. Aldi horren barnean aldatu beharreko egunak zein atseden egunak adieraziko dira, opor egun bihurtu beharko direnak.

b) Jarraian, 361 eguneko edo 5. txandako sistemako langileen oporrei buruzko datu basean sartuko da eskaera.

c) Sistemak ordainagiri bat sortuko du eskabidearen datuekin, adieraziz soilik zein egunetan aurkeztu den eta onartzeko dagoela eta itzultzeko egunak esleitzeko, eta bat datorrela ezarritako gehieneko egun kopuruarekin, alegia, 14 opor egun jarraian edo 7 egun trukean. 14 opor egun jarraian hartzeko, trukean 7 egun baino gehiago behar direnean, kasu bakoitza aztertuko da, eta ahaleginak eginen dira, ahal delarik, egutegia egokitzeko beharrezkoak diren egun aldaketekin. Agiri horren bi kopia egin, eta, langileak sinatu ondoren, eskaera jasotzen duen arduradunak gauza bera eginen du. Gero kopia bat emanen dio langileari eta beste kopia Langileen Atalera bidaliko du.

d) Enpresa urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen eskatzen diren egunen aldaketak bermatzen saiatuko da urte natural bakoitzerako.

e) Adierazitakoa gorabehera, egun berak hartzeko hainbat eskaera egoteagatik aldaketa guztiak automatikoki eman ezin badira, hurrengo arauak beteko dira:

1.–Berez ekoizpenari kalterik eragiten ez dioten edo ordezten ahal diren aldaketa guztiak emanen dira.

2.–Egun berak hartzeko eskatzen diren gainerako aldaketak, ekoizpenak horretarako aukera ematen duen guztietan, aurreko urtean sistema horretaz baliatu ez diren eta antzinatasun handiena duten langileei emanen zaizkie. Beharrezkoa bada, txandakako sistema ezarriko da.

3.–Lanpostuaren ezaugarriek, maila baliokideko taldeak edo langilearen esperientziak horretarako aukera ematen dutenean, zehaztapen horiek aplikatzea errazten duten laneko txandak aldatzen ahalko dira, egun beretan.

4.–Zalantzarik badago, langile bakoitzaren familia egoera hartuko da kontuan, hori ebazteko (adibidez: ezkontidearen lana eta haren ardurapean dauden seme-alaben kopurua). Beharrezkoa bada, txandakako sistema ezarriko da.

f) Aurreikusi gabeko ez bertaratzeak edo ekoizpenaren zirkunstantziak direla eta aldaketa eman ezin denean, langileak beste eskaera bat egiten ahalko du egun baterako edo batzuetarako, hamabost egun lehenago jakinarazita. Kasu horretan, langileak lehentasun eskubidea eskuratuko du hurrengo urterako, emateko modurik izan ez den egunari edo aldiari dagokionez.

g) Zuzendaritzak langileei jakinaraziko die kasu bakoitzaren ebazpena urte bakoitzeko maiatzaren 15a baino lehen, martxoaren 31ra arte aurkeztutako eskabideetarako. Gainerako kasuetan berehala eginen du edo ahal bezain agudo. Nolanahi ere, aldaketaren xede izan diren lanaldiak zein egunetan egin beharko diren adieraziko da, eta horretarako banakako egutegi batean finkatuko dira itzuli beharreko egunak, nahitaez bete beharrekoak.

h) Aldatutako egunen itzulketak ez dira inola ere diruz ordainduko eta, ahal dela, banakako egutegian finkatuko dira, oporren gaineko beste eskaera batzuek sortzen dituzten ordezpenak betetzeko. Aldi horretan finkatzen ez diren itzuli beharreko egunak egutegian finkatuko dira.

i) Lanegunen ordez, lanegunak itzuliko dira; larunbaten ordez, aldiz, larunbatak; eta igandeen eta jaiegunen ordez, igandeak eta jaiegunak.

4.2. Hasieratik ordezko langilea adierazita (lanpostu bakoitzerako langile egokia bada) eta lanpostu bereko langileen artean egiten diren ordezpenak lehenetsita aldaketok eskatzen laguntzeko, “oporretarako egunak aldatzea” kontzeptupean eskatzen diren trukeak ahalik eta lasterren baimenduko dira, beharrezko betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren eta oporren plana egin zain egon gabe, eta eskatzen diren beste aldaketa batzuen aurrean lehentasuna izanen dute.

4.3. Ekainaren 15ean oporretarako aldaketarik eskatu ez dutenek edo trukeen sistemaren bidez baizik eskatu ez dutenek IV. eranskinean aipatzen den “oporretarako aldaketarik ez eskatzeagatiko saria” jasoko dute, ekaineko nominarekin batera, eskatu ez den egun bakoitzeko edo oporrak trukatuz eskatzen den egun bakoitzeko. Urte beraren barruan, geroago, oporretarako aldaketak eskatzen badituzte (trukerik gabe), ordainketa hori baliogabetuko da, bidezkoa den neurrian.

5.–Teknika, antolaketa edo ekoizpen arrazoiak direla eta, lan egutegiaren araberako lanegunetan ekoizpena zati batean edo osorik gelditu behar denean, langileari beste zeregin batzuk esleituko zaizkio beste atal edo mantentze-lan batzuetan, ekoizpenari zuzenean lotuta egon zein ez.

6.–Trukeak.

Langileek eska dezakete lankideen artean aldaketa edo trukea egiteko, lan egun batena edo gehiagorena, edo lan txanda batena edo gehiagorena lanegun berean edo berberetan. Trukerako eskaera horretan, aldaketarako interesa duten bi langileen izenak jarri beharko dira; bi langileek batera etorri beharko dute txanden sisteman eta trukearen xede den lanpostuan behintzat.

Sistema informatikoan truke eskaera sartu eta gero, horren berri eman beharko zaio Langileen Atalari eta horrek trukea ematea ala ez ebatziko du. Erabakia ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio interesdunari.

7.–Egunen aldaketa.

Oporrei buruzko 4. atalean araututakoa galarazi gabe, langileak egun bat edo gehiago aldatzeko eskatu ahal izanen du, gehienez ere hiru urtean, egutegian lanegun gisa finkatuta dituenetatik, eta, hortaz, atsedena hartu egun horietan, eta horiei dagozkien lanaldiak urte bereko beste egun batzuetan bete. Urteko azken hiruhilekoan aurkeztutako eskabideetarako, egutegian finkatu behar diren lanaldiak, bete beharrekoak, hurrengo urteko martxoaren 31ra arte finkatu ahal izanen dira.

Egunen aldaketak zehaztapen hauei jarraikiz eskatuko dira:

a) Langileak aldaketak eskatzen ahalko ditu egokitzat jotzen duen guztietan, justifikatu behar izan gabe, eta nahikoa izanen da aurreabisua hiru egun lehenago, gutxienez, egitea.

b) Nolanahi ere, aldatzen diren txanda edo lanaldietan arituko den langileak kasu bakoitzean aldatzen den lanpostuaren zereginetarako egokiak diren lanbide kategoria edo esperientzia egokiak izan beharko ditu.

c) Eskaera interesdunak sinatu beharko du.

d) Adierazitakoa gorabehera, egun berak hartzeko hainbat eskaera egoteagatik aldaketa guztiak automatikoki eman ezin badira, hurrengo arauak beteko dira:

1.–Berez ekoizpenari kalterik eragiten ez dioten edo ordezten ahal diren aldaketa guztiak emanen dira.

2.–Egun berak hartzeko eskatzen diren gainerako aldaketak, ekoizpenak horretarako aukera ematen duen guztietan, aurreko urtean sistema horretaz baliatu ez diren eta antzinatasun handiena duten langileei emanen zaizkie. Beharrezkoa bada, txandakako sistema ezarriko da.

e) Aurreikusi gabeko ez bertaratzeak edo ekoizpenaren zirkunstantziak direla eta aldaketa eman ezin denean, langileak beste eskaera bat egiten ahalko du egun baterako edo batzuetarako.

f) Zuzendaritzak langileei jakinaraziko die kasuan kasuko ebazpena, berehala edo ahal bezain agudo. Nolanahi ere, aldaketaren xede izen diren lanaldiak zein egunetan egin beharko diren adieraziko da.

g) Enpresak baimentzen dituen eta uztailean, abuztuan eta irailean beste atseden egun batzuk sortzen dituzten egunen aldaketek ekarriko dute 4. idatz-zatian arautzen diren egunak adinakoak diren oporretarako aldaketa egunak hartutzat jotzea, eta 4.3 idatz-zatian arautzen den oporretarako aldaketarik ez eskatzeagatiko sariari ere eraginen diote, aldi horretan egunen aldaketa gisa hartzen diren egunen kopuruaren proportzioan murriztuko baita. Langileak oporrak aldatzeko egunik ez badu, ezin izanen da egunak aldatzeko eskaerarik aurkeztu uztail, abuztu eta irailerako. Ohiz kanpoko edozein egoera zuzenean aztertu beharko da Giza Baliabideetako Atalarekin.

Iragarkiaren kodea: F1407179