115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Bake epailearen kargua betetzea

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatua bete beharrez, Berbintzanako bake epaile titularraren kargua hutsik dagoenez betetzeko asmoa dago.

Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Berbintzanan, 2014ko ekainaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1408344