115. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2014ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014rako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1408150