2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aranguren ibarreko Udalak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontuan.
Jendaurrean jartzeko iragarkia 2014ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an; jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Beraz, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik jasotzen den gisara:
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Kreditu gehikuntza:
1.4320.60107. C.D. Osasuna sektorea: 130.859,92.
1.4320.60101. Bideen eta karriken konponketa: 50.000,00.
Finantzabidea:
1.87200. Diruzaintzako gerakina finantza gastu lotetsietarako: 130.859,92.
1.87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 50.000,00.
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Kreditu berezia:
1.4320.60111. Osasun kontsultategiko aparkalekua: 30.000,00
1.4520.62202. Padel pistak: 20.000,00.
1.4520.62203. Futbol zelaia: 150.000,00.
Finantzabidea:
1.87000. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 200.000,00.
Mutiloan, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1408321