2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Aldaketa Arakilgo Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena
Arakilgo Udalak, 2014ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea Arakilgo Arau Subsidiarioen 67. artikuluaren aldaketa, Arakilgo Udalak sustaturik.
Horrenbestez, bidezkoa da aldaketaren testua argitaratzea.
Arakilen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.
ARAU SUBSIDIARIOEN ALDAKETA
67 E artikuluari beste lerroalde bat gehitu zaio (lehendik dauden eraikinak):
–Eraikinei handitutako zatietan, bidearekiko gutxieneko distantzia 3 metrora laburtu ahalko da, betiere inguruabar hauek frogatzen badira:
- Handitutako zati hori beharrezkoa dela alderdi sanitarioengatik edo ustiategia hobetzeko.
- Ezinezkoa dela 6 metrora ezarritako muga orokorra mantentzea. Horretarako, dauden aukera guztiak aztertu beharko dira eta bakoitzaren bideraezintasuna, bai teknikoa bai ekonomikoa, behar bezala frogatu beharko da.
–Salbuespen horien baimenetan paisaiaren babesari buruzko neurri osagarriak jaso ahalko dira, arau subsidiarioetan ezarritakoez gain.
Iragarkiaren kodea: L1408176