1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1174/2014 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 26ko 1089/2014 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko hainbat lanpostu huts (13, azkenik), B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Maiatzaren 26ko 1089/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 14 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2014ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.
Bi akats atzeman dira: lanpostu bat okerrez sartu zen, eta beste lanpostu baten atxikipeneko zuzendaritza nagusia ez da zuzena. Horregatik, bidezkoa da akatsak zuzentzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 13 lanpostu huts, B mailakoak, betetzeko deialdiaren 1. oinarrian atzemandako akatsak zuzentzea. Hona hemen testu berria:
“1.–Xedea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 13 lanpostu huts, B mailakoak eta funtzionarioen araubidekoak, betetzeko deialdia iragartzen da, honela atxikita:
–3, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian, Iruñean aritzeko. Identifikazio zenbaki hauek dituzte: 3908, 6180 eta 9428.
–10, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan:
- 6, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusian: 2306, 2322, 2505, 5500 eta 6937 identifikazio zenbakiak dituztenak, Iruñean aritzeko, eta 2189 zenbakiduna, Atarrabian aritzeko.
- 3, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusian: 3994 eta 7518 identifikazio zenbakiak dituztenak, Iruñean aritzeko, eta 2304 zenbakiduna, Tafallan aritzeko.
- 1, Idazkaritza Tekniko Nagusian, Iruñean aritzeko. Plantillako identifikazio zenbakia: 8673.
Deialdiaren 10. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldian, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.”
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1408403