1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. “Noain-Elortzibarko (Nafarroa) udal mugapeko Zuluetako Kontzejuko hirigunean gas naturala banatzeko sarea”.
Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritako ondorioetarako, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko Gas Navarra, S.A.ren eskaera hau:
Administrazio baimena eta proiektuaren onespena, “Noain-Elortzibarko udal mugapeko Zuluetako Kontzejuko hirigunean gas naturala banatzeko sarea” eraikitzeko.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña) aztertzen ahalko da; bertara igortzen ahalko dira alegazioak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 eguneko epean.
Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Lasa Equiza.
Iragarkiaren kodea: F1408094