4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 862/2013 hipoteka-betearazpena
Martin Corera Izu, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 862/2013-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko urriaren 16ko goizeko hamarretan egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez dagoela.
Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:
Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 06 0862 13), ondasunek enkanterako duten balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).
Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.
Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako ediktu hau egiten da haiei jakinarazteko balio izan dezan.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Finkaren identifikazioa:
Etxebizitza edo lehenengo solairua, C motakoa, lehenengo solairuan kokatua, eskaileretatik igo eta ezker-eskuinetara, Ziordiko jurisdikzioko Santa Maria kaleko 17 zenbakiko eraikinean. Azalera erabilgarria hirurogeita bost metro eta berrogeita hamabost dezimetro koadrokoa da (65,55 m²), eta sukaldea, egongela-jangela, hiru logela, atondoa, bainugela eta komuna dauzka.
Inskripzioa. Iruñeko 8. Jabetza Erregistroa, 4.225. liburukia, 27. liburua, 187. orria, 1.759. finka.
Balorazioa enkantearen ondorioetarako: ehun eta hemeretzi mila ehun eta laurogeita hamalau euro (119.194 euro).
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 20an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1407791