4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 1118/2013 hipoteka-betearazpena
Martin Corera Izu, idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1118/2013 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko irailaren 18ko goizeko hamar eta erdietan egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.
Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez dagoela.
Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.
Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:
Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 06 1118 13), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.
Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.
Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako ediktu hau egiten da haiei jakinarazteko balio izan dezan.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Finkaren identifikazioa:
2 zenbakiko lokala.–Goiko solairuko etxebizitza, Iruñeko Marcos Goñi kaleko 8 zenbakikoa. Azalera laurogei metro eta hirurogeita bost zentimetro koadrokoa da. Kanpora ateratzeko eskailera, atondoa, jangela, hiru logela, sukaldea eta komuna dauzka.
Mugak: Marcos Goñi kaletik etxebizitzara begira, aurrealdean, kale hori; eskuinean, etxeko lurretarako sarbidea; ezkerrean, 10 zenbakiko goiko solairuko etxebizitza; eta, atzealdean, etxeko beheko solairuko etxebizitzaren lursaila.
Eranskina: ondoko finka hau dauka erantsita: baratzeko lursaila, ehun eta hogeita hamahiru metro eta berrogei dezimetro koadrokoa. Lursail horretan, hamar metro koadroko oilategi bat dago. Mugak: iparraldean, etxeko lurretarako sarbidea eta etxeko beheko solairuko etxebizitzaren lursaila; hegoaldea, Fermin Isturiz kaleko 4 zenbakiko etxea. Ekialdean, Marco Goñi kaleko 10 zenbakiko etxea; eta, mendebaldean, parrokia.
Erregistroko inskripzioa: 11.636. finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 310. liburukia, 86. orria.
Balorazioa: hirurehun eta hogeita zazpi mila bederatziehun eta hirurogeita zortzi euro eta laurogeita zazpi zentimo (327.968,87 euro).
Iruñean, 2014ko maiatzaren 22an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1407789