114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2014ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2014ko apirilaren 30eko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zen 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren eta betearazpen oinarrien espedientea, eta 2014ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 78.000,00 euro.

II. kapitulua: 15.000,00 euro.

III. kapitulua: 5.580,00 euro.

IV. kapitulua: 109.715,00 euro.

V. kapitulua: 76.010,00 euro.

VII. kapitulua: 10.700,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 295.005,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 74.150,00 euro.

II. kapitulua: 97.800,00 euro.

III. kapitulua: 500,00 euro.

IV. kapitulua: 19.255,00 euro.

VI. kapitulua: 88.300,00 euro.

IX. kapitulua: 15.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 295.005,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulbeitin, 2014ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Luis Castillo Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1408231