114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Udal Planeko U.I. XI-ko (Beritxitu) A-3 eremuko plan berezian. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 27an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 27-MAY-14 (9/UV).

«Espedienteko agiriak ikusirik; Ebroko Ur Konfederazioaren 2014ko martxoaren 12ko txostena ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2014ko maiatzaren 15eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1. Aldaketa hasiera batean onestea U.I. XI-ko (Beritxituko baratzeak) A-3 eremuko plan berezian. Hura Rebeca Jiménez Lópezek sustatu du Ache Arquitecturaren izenean. Aldaketaren funtsa da B lurzatian aurreikusitako eraikinetariko bat tokiz aldatzea.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.»

Iruñean, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1408275