2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Arrosadiko U.I. XIXko S-2ko ARS-4ko (merkataritza eremua)
obrak urbanizatzeko proiektua
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 27an, honako erabaki hau hartu zuen:
JOB 27-MAY-14 (10/UV).
“Arrosadiko U.I. XIXko S-2ko ARS-4ko (merkataritza eremua) obrak urbanizatzeko proiektua hasiera batean onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko ekainaren 18an (6/UV) hartutako erabakiaren bidez, eta 2013ko uztailaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Espedientea jendaurrean egoteko epea iraganik eta ikusirik Ángel Oroz Asiainek eta Cordovillako UPSko AR-01 banaketa eremuko konpentsazio batzordeak jendaurrean egon bitartean aurkeztutako alegazioak; ikusirik S-2ko ARS-4ko (merkataritza eremua) banaketa eremuko obrak urbanizatzeko proiektua, 2014ko apirilaren 16an aurkeztua, eta 2014ko maiatzaren 14ko txosten teknikoarekin eta 2014ko maiatzaren 16ko txosten juridikoarekin bat,
ERABAKI DA:
1. 2014ko maiatzaren 16ko txosten juridikoa onestea eta, hartara, Ángel Oroz Asiainek eta Cordovillako UPSko AR-01 banaketa eremuko konpentsazio batzordeak aurkeztutako alegazioak ezestea delako txostena biltzen dituen baldintzetan, eta erabaki hau alegazio-egileei jakinaraztea, aipatu erabakiaren kopiarekin batera.
2. Behin betiko onestea U.I. XIXko S-2ko ARS-4ko (merkataritza eremua) obrak urbanizatzeko proiektua, 2014ko maiatzaren 16an aurkeztu zena.
3. Ebroko Ur Konfederazioaari baimena eskatzea urbanizazio proiektuko I. faseko urbanizazio lanak egiteko, eta behin betiko onetsitako proiektuaren CD-a igortzea, azter dezan, 2013ko irailaren 10eko haren txostenarekin bat.
4. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta orobat Iruñerriko Mankomunitateari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”
Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1408187