114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Labaien doktorearen karrikako 17an igogailua paratzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko maiatzaren 6an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 06-MAY-14 (8/UV).

“Ikusirik espedienteko agiriak, eta Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2014ko apirilaren 11n eman txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:

1.–Hasiera batean onestea Labaien Doktorearen karrikako 17an lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, Joaquin María Esparza Urisarrik jabeen elkartearen izenean sustatua, igogailua paratzeko.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.”

Iruñean, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1408080