114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

579/2014 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren irailaren 29ko 282/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Abartzuzako Udal Plana 1. poligonoko 448. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 29an emandako 282/2008 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Abartzuzako Udal Plana 1. poligonoko 448. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen hau eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak irailaren 29an emandako 282/2008 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Abartzuzako Udal Plana 1. poligonoko 448. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua. Foru agindu haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau Abartzuzako Udalera igortzea, Udal Plan Orokorraren hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 15ean.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

“282/2008 Foru Agindua, irailaren 29koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Abartzuzako Udal Plana 1. poligonoko 448. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Abartzuzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Abartzuzako Udal Plana 1. poligonoko 448. lurzatian aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, testu bategin bat aurkeztu beharko da, ondoko hau bilduko duena: tramitazioan zehar prestatutako agiriak, ur jabari publikoa eta ur korronteen araubidea babesteari buruzko aurreikuspenak (Ebroko Ur Konfederazioak 2008ko uztailaren 10eko 2008-O-1032 txostenean ezarriak) eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2008ko ekainaren 17ko txostenean zehaztutako baldintzak.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

4. Foru Agindu hau Abartzuzako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko irailaren 29an.–Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.”

Iragarkiaren kodea: F1407170