2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
1. aldaketa, Julián Romano Musika Patronatuaren aurrekontuan. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2014ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 1. aldaketa Julián Romano Musika Patronatuaren 2014ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Lizarran, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, M.ª Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1408261