114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Enplegu boltsaren oinarri orokorrak onesten dituen Erregelamendua ofizioz berrikustea

Castejongo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera bateko onespena ematea Aldi baterako langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko enplegu boltsaren oinarri orokorrak onesten dituen Erregelamendua ofizioz berrikusten hasteari, 2011ko azaroaren 25eko bilkuran onetsi baitzuen. Xedapen orokorraren izaera kontuan hartuz, eta interesdun kopuru zehazgabe bati eragiten dionez, iragarki hau argitaratzen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen hamar eguneko epean.

Castejonen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Yolanda Manrique Albo.

Iragarkiaren kodea: L1408043