114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun azterlana Sopeña karrikako 13-15 zenbakietan.
Behin betiko onespena

Arguedasko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko otsailaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4 D-3 exekuzio azpiunitatearen xehetasun azterlana. Hura Sopeña karrikako 13-15 zenbakietan dago. Sustatzailea Jesús María Calavia García da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ikusirik María Ángeles Calavia Irisarrik aurkeztutako alegazioa, eta hura ebatzirik, Arguedasko Idazkaritzaren 2014ko maiatzaren 20ko txostenaren arabera, Arguedasko Udaleko Osoko Bilkurak 2014ko maiatzaren 23ko bilkura berezian hala erabakita, behin betiko onetsi da 4 D-3 exekuzio azpiunitatearen xehetasun azterlana. Hura Sopeña karrikako 13-15 zenbakietan dago. Sustatzailea Jesús María Calavia García da.

Erabaki zen Nafarroako Gobernuari erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita María Ángeles Calaviari ere, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arguedasen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1408085