2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Arau Subsidiarioetako determinazio xehakatuen aldaketa puntuala. Behin betiko onespena
Arguedasiko Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetan aldaketa puntuala egiteko espedientea, lurzoru motei dagokienez, berezi beharrez nekazaritzako ekoizpen handiko eta ertaineko lurzoruak, gaur egun katastroan ageri direnak. Espedientea Arguedasko Udalak sustatu du ofizioz. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko ekainaren 5eko 6/2009 Legeak aldatu baitzituen.
Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74.1 artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egon zen hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, aztertu eta alegazioak aurkez zitezen.
Erabakia 2014ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n, baita aginduzko Nafarroako egunkarietan ere, 2014ko maiatzaren 21ean eta 25ean. Jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin eta beraz, behin betiko onetsita gelditu da Arau Subsidiarioetako aldaketa, 2014ko maiatzaren 23ko bilkura berezian behar adinako gehiengoa izanik, abenduaren 20ko 35/2002 LAHFLaren 74.3 artikuluarekin bat. Horiek horrela,
ERABAKI ZEN:
Lehena.–“Behin betiko onespena Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa puntuala egiteko espedienteari, lurzoru motei dagokienez, berezi beharrez nekazaritzako ekoizpen handiko eta ertaineko lurzoruak, gaur egun katastroan ageri direnak. Arguedasko Udalak ofizioz sustatutako espedientea”.
Bigarrena.–“Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuarekin bat”.
ARGUEDASKO ARAU SUBSIDIARIOETAKO DETERMINAZIO XEHAKATUEN ALDAKETA PUNTUALA
1.–Berriro zehaztu da, indarrean diren Arau Subsidiarioetan, ekoizpen ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako eremua, Azudillo alderdian, hain zuzen ere errepidearen saihesbide berriaren eta Tuterarantz doan trazadura zaharraren elkargunean.
2.–Ordenantzako 5.3.3.3. puntuari idazketa berria eman zaio, bi alderdi hauei dagokienez:
–Finkaren eraikitzeko gehieneko azalera %20tik %40ra igo da.
–Teilatu-hegalerainoko gehieneko garaiera 6 metrotik 10 metrora pasa da.
Arguedasen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1408082