1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
556/2014 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialaren araudiaren eranskina osorik argitaratzen duena. Sustatzailea “Gamesa Energía, S.A.U.” da.
Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 1600/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu proiektu sektorialaren araudia argitaratzea xedatu zen.
1600/2013 Ebazpena 2014ko urtarrilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Araudiaren eranskinean akats bat antzeman da, araudi hori osorik argitaratu ez baitzen, eta, horregatik, proposatzen da araudia berriro argitaratzea, aurrekoan argitaratu ez ziren zatiak gehituta.
Horrenbestez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialaren araudiaren eranskina osorik argitaratzea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
3. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Cortesko eta Tuterako udalei eta sustatzaileari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 7an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.
Eranskina
Araudia
1. Okupazioekin lotutako ukipenak.
Parke eolikoak eta bere instalazioek eta azpiegiturek lurraldean okupatzen dituzten azalerak honela definitzen dira:
–Haize-sorgailuen hegalkina edo haize-sorgailuen ukipen eremua: oinplanoan zirkulu batek duen proiekzioa, haize-sorgailuaren errotorearen diametroaren adinakoa, hots, 128 metrokoa. Hortaz, haize-sorgailu bakoitzaren ukipen eremuak okupatuko duen azalera 12.868 metro koadrokoa izanen da.
–Zimenduak: 22 metroko diametroko zapata zirkular baten bidez zimendatuko dira haize-sorgailuak. Zimendu bakoitzean 380 m²-ko eremua okupatuko da.
–Maniobra eremuak: maniobra eremuak haize-sorgailuaren zimenduaren ondoan daude, eta 40x40 m-ko azalera dute. Maniobra eremu bakoitzean 1600 m²-ko eremua okupatuko da.
–Bideak: parke eolikoko bideen zabalera 5 metrokoa da. Parkeko bideek okupatutako azalera kalkulatzeko, trazaduraren luzera osoa bider horien zabalera eginen da.
–Zangak: parke eolikoko zangen gehieneko zabalera 1,2 metrokoa da. Parkeko zangek okupatutako azalera kalkulatzeko, trazaduraren luzera osoa bider horien zabalera eginen da.
–Linearen euskarriak: linearen euskarriek gehienez 12 x 12 m okupatuko dute lurraldean.
–Linearen hegalkina: eroaleen arteko gehieneko tarteko zabalera duen zerrenda baten oinplanoko proiekzioa, hau da, gehienez 10 metroko zabalera duen zerrendarena.
Azalera horiez gain, parkean aldi baterako okupazio-azalera batzuk izanen dira: makinak gordetzeko eremua eta obretako etxolak ezartzeko eremua. Eraikuntza proiektuan definituko dira azalera horien tamaina eta kokapena.
Goi tentsioko aireko linea (GTAL) egiteko bide zortasunei dagokienez, bereziki linearen euskarrien sarbideak izanen dira, eta hala definituko dira eraikuntza proiektuan.
Aldi baterako okupatzen diren azalera guztiak jatorrizko egoerara lehengoratuko dira, behin obrak bukaturik.
2. Instalazioen babes araubidea.
Proiektuan parke eolikoen ezarpen eremu gisa mugatutako lurrak babestu beharreko lurzoru urbanizaezintzat joko dira (LAHFLren 94.1 artikulua).
Parkea ezartzeko eremu guztian erabilera eta jarduera onartuak izanen dira parke eolikoaren kontserbaziorako, mantentze lanetarako eta zerbitzurako behar direnak, baita Ingurumena Zaintzeko Plana betetzeko behar direnak ere.
Haize-sorgailuen ukipen eremuan erabilera eta jarduera debekatuak izanen dira energia elektriko eolikoa sortzeko prozesuaren garapen normalarekin eta parkeko instalazioen ezaugarri berekiekin bateragarriak ez direnak eta halako instalazioei dagozkien segurtasun-neurriak aldatzen dituztenak edo neurri horiek kontuan hartzen ez dituztenak. Ezin izanen da jarduketarik egin baldin eta ezarritako haize-sorgailuen produkzio gaitasuna mugatzen ahal badute.
Zehazki, haize-sorgailuen ukipen eremuan debekaturik daude:
–Larreak, uztondoak edo bestelako landaredia erretzea.
–Hegaztientzako hondakindegiak eta bazkaleku osagarriak ezartzea, haize-sorgailu batetik 5 kilometro baino hurbilago.
–Airearen zirkulazioan eragina duten oztopoak ezartzea.
–Airean ibiltzea delta hegoekin, parapenteekin, etab., 200 metro baino beherago.
–Lurpeko kanalizazioak ukitzen ahal dituzten landaketak egitea.
Haize-sorgailuen ukipen eremutik kanpoko esparruak, parkean, indarreko hirigintza planeamenduak esleitzen dion lurzoru-araubideari eutsiko dio.
3. Cortesko TAE eta Cortes-Tutera-La Serna GTAL.
Azpiegitura hauek berezkoak dituzten zortasunek, elektrizitate arloko legerian ezarritakoek, azpiegiturek okupatutako edo ukitutako lurzorua ukitzen dute.
4. Beste ohar batzuk.
Parke eolikoa garatzeko egiten den edozein eraikuntza-proiektutan, baita parke eolikoaren edozein osagairi dagozkion obren exekuzioan ere, kontuan hartuko dira lehendik dauden eta egitekoak diren azpiegitura guztiak, azpiegitura horiekin burutu beharreko jarduketak koordinatzeko, baita balizko beste zortasun batzuk ere; adibidez, ondare historiko eta arkeologikoari dagozkionak, aeronautikoak, halakorik balitz, eta bestelakoak. Horretarako, obrak hasi baino lehen, arloaren arabera eskumena duten organoei behar diren baimen guztiak eskatu beharko zaizkie.
UPSa aldatzeko espedientea tramitatu beharko da, kasuan kasuko parkerako, baldin eta funtsezko aldaketak egin nahi badira lerroen antolaeran eta/edo haize-sorgailuen kopuruan, proposatutako sarbide eta argindar lineen trazaduran edo UPSean ezarritako araudian.
Cortesko TAE-Tuterako TAE-La Sernako TAE goi tentsioko aireko linea eta Cortesko azpiestazioa ezarri ondoren, euskarriek eta azpiestazioak okupatutako lurzorua babestu beharreko lurzoru urbanizaezin bihurtuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearekin bat. Halaber, azpiegitura horrek berezkoak dituen zortasunei babesa emanen die gai horren gaineko berariazko legeak.
Iragarkiaren kodea: F1407369