114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Ordenantza “El Granero Viejo” erabilera anitzeko gelaren erabilera eta horretarako prezio publikoak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2014ko ekainaren 2ko osoko bilkuran arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea “El Granero Viejo” erabilera anitzeko gelaren erabilera eta horretarako prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aguilar Kodesen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1408084