2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Ordenantza, Bide publikoen eta landalurreko finketako sarbideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Aberingo Udalak, 2014ko ekainaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aberingo bide publikoen eta finketako sarbideen erabilera arautzen duen ordenantza.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluetan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Aberin-Muniainen, 2014ko ekainaren 6an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L1408269