2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABERIN
Aurrekontuko 1/2014 aldaketa. Behin betiko onespena
2014ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
Kreditu gehikuntza:
432-64801 kontu-saila.–Zoladura, Laurteko Plana - Aberin kalea. Zenbatekoa: 37.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
Finantzabidea:
870 kontu-saila–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. Zenbatekoa: 37.000 euro.
Aberin-Muniainen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.
Iragarkiaren kodea: L1408046