114. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Udaltzaingoko kabo izateko zortzi lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak honako ebazpen hau eman du 2014ko ekainaren 2an:

Giza Baliabideen jarduneko zuzendariak 2014ko martxoaren 26an emandako ebazpenaren bidez (2014ko apirilaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu zen, Iruñeko Udaltzaingoko kabo izateko zortzi lanpostu (funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak) mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian, eta izangai baztertuei bost egun balioduneko epea eman zitzaien, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorenetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin bazuten, zuzentzeko.

Horretarako ezarritako epean erreklamazio hauek aurkeztu dira:

a) 45 eta 729 zenbakidun udaltzainek, izangaien behin-behineko zerrendan sartu ez dituztelako, nahiz eta eskabidea epearen barnean aurkeztu.

b) 359, 489 eta 598 zenbakidun foruzainek, Nafarroako Polizia Kidego bateko kide gisa lanpostuaren jabetza hartu zuten egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna dutela frogatuz.

c) 734 zenbakidun foruzainak eskatu du barne igoerako txandan onar dezatela, adierazi baitu Iruñeko udaltzain lanpostuan gutxieneko antzinatasuna betetzen duela eta abiaburuko lanpostuan jardunean dagoela, Foruzaingoko kabo gisa jardunean baitago, betiere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 LFDaren 15.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lodosako 10 zenbakidun agentearen erreklamazioa epez kanpo aurkeztu da.

734 zenbakidun foruzainak aurkeztutako erreklamazioari dagokionez, barne igoerako txandan onar dezatela eskatu baitu, lehenik adierazi behar dugu 251/1993 LFDaren 2. artikuluak berak aplikazio eremutik kanpo uzten dituela, espresuki, Foruzaingoko kideak; hortaz, ezin zaio inolaz ere aplikatu Estatutuaren 15. artikulua, zeinak, bestalde, maila igoera ezartzen baitu, lanpostu hutsak erreserbatuz, sarrerarako hautapen probetan, baina hori ez da kasu honetan gertatzen.

Horregatik, Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legeak aukera ematen du barne igoera egiteko goragoko mailen eta lanpostuen azpian dauden maila eta lanpostuetatik abiaturik, baina hori ere ez da gertatzen kasu honetan, kabo lanpostutik kabo lanpostura aldatu nahi baitu. Halaber, 8/2007 Foru Legearen 33.2 artikuluak ezartzen du barne igoerako txanda, zeinean parte hartu nahi baitu, Polizia Kidego bereko kideentzat dela, hau da, Iruñeko Udaltzaingoko kideentzat; beraz, Nafarroako polizia kidego guztietako gainerako kideek igoera txanda irekian hartu behar dute parte.

Horrenbestez, ebatzi dut:

1.–45 eta 729 zenbakidun udaltzainen erreklamazioak eta 359, 489 eta 598 zenbakidun foruzainenak onartzea.

2.–734 zenbakidun foruzainaren erreklamazioak ezestea, ez baita sarrerarako deialdi bat, ezin baitzaio 251/1993 LFDa aplikatu, ez baita beheragoko maila edo lanpostu batetik abiatzen eta, Iruñeko Polizia Kidegokoa ez izanik, ezin baita barne igoerako txandan onartu.

3.–Lodosako 10 zenbakidun agentearen erreklamazioa ez onartzea, ezarritako epetik kanpo aurkeztu delako.

4.–Iruñeko Udaltzaingoko kabo izateko zortzi lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak dira.

a) Barne igoerako txanda, Iruñeko Udaltzaingoko kideentzat:

1. Onartuak: Agenteak: 21, 36, 40, 45, 51, 93, 101, 115, 118, 122, 130, 166, 178, 230, 250, 287, 299, 341,346, 359, 370, 402, 404, 409, 413, 416, 426, 427, 428, 432, 433, 434, 437, 438, 441, 445, 449, 450, 451, 453, 457, 459, 476, 477, 478, 479, 482, 485, 486, 488, 489, 498, 508, 511, 529, 530, 531, 551, 552, 554, 555,556, 557, 559, 562, 563, 567, 568, 570, 571, 574, 576, 579, 603, 604, 605, 607, 616, 619, 620, 621, 623, 624, 628, 629, 630, 631, 654, 656, 659, 672, 677, 679, 680, 682, 703, 704, 707, 709, 710, 711, 714, 722, 725, 726, 727 eta 729.

2. Baztertuak: inor ez.

b) Igoera txanda irekia, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideentzat:

1. Onartuak:

AGENTEA

POLIZIA KIDEGOA

359

Foruzaingoa

489

Foruzaingoa

584

Foruzaingoa

598

Foruzaingoa

651

Foruzaingoa

660

Foruzaingoa

661

Foruzaingoa

814

Foruzaingoa

817

Foruzaingoa

841

Foruzaingoa

855

Foruzaingoa

915

Foruzaingoa

929

Foruzaingoa

989

Foruzaingoa

1021

Foruzaingoa

1034

Foruzaingoa

1036

Foruzaingoa

1062

Foruzaingoa

1067

Foruzaingoa

1096

Foruzaingoa

7

Antsoaingo Udala

21

Antsoaingo Udala

45

Burlatako Udala

50

Burlatako Udala

53

Burlatako Udala

A13

Barañaingo Udala

4

Beriaingo Udala

28

Eguesibarko Udala

23

Lizarrako Udala

44

Lizarrako Udala

50

Lizarrako Udala

316320

Milagroko Udala

3112570SAN

San Adriango Udala

PL0028T

Tafallako Udala

430988

Tuterako Udala

15

Atarrabiako Udala

22

Atarrabiako Udala

12

Zizur Nagusiko Udala

23

Zizur Nagusiko Udala

2. Baztertuak:

2.1. 3.1.1.b) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik, “Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea”: ez da Iruñeko Polizia Kidegokoa eta deialdiko lanpostu eta maila berean dago (Foruzaingoko 734 agentea).

2.2. 3.1.2.b) oinarrian ezarritako baldintza ez betetzeagatik, “Udaltzainak: lanpostuaren jabetza hartu zen egunetik gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna izatea udaltzain lanpostuan, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Segurtasun Eskolak emandako Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu dutela egiaztatzea, ikastaro hori beharrezkoa baita polizia izateko”: ez da frogatu Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu den (Lodosako Udaleko 10 zenbakidun agentea).

2.3. 4.1.1 oinarriko baldintza ez betetzeagatik, “Organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak Nafarroako Polizia Kidego bateko kide bezala lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da”: ez da eskatutako ziurtagiria aurkeztu (Foruzaingoko 867 agentea).

5.–Mailaz igotzeko lehiaketan parte hartzeko probak abuztuaren 26ko 10:00etan hasiko dira, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UHUN) areto nagusian, Sadar kalea, zk.g.

6.–6.3.2 oinarrian ezarritakoarekin bat, proba praktikoa lanpostuaren edukiari eta eginkizunei buruzkoa izanen da, eta Iruñeko Udaltzaingoaren jarduketa protokoloak sartuko dira bertan; horiek interesdunen eskura daude Iruñeko Udaltzaingoaren Auditoretzen Taldean.

Iruñean, 2014ko ekainaren 2an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1408022