1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, E mailako zenbait lanpostu lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren kontrakoa.
Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira epaimahaiak onetsitako behin betiko baremazio emaitzen kontra E mailako 61 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (2013ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 19koa).
Mikel Delgado Arbe jaunak eta Andrés Fernández Salinas jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute E mailako 61 lanpostu huts lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak onetsitako behin betiko baremazio emaitzen kontra. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).
Iruñean, 2014ko ekainaren 2an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1408096