113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LAS PALMAS KANARIA HANDIKOKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 97/2014 prozedura

Inés Herrera Cubas andrea, Las Palmas Kanaria Handikoko Lan arloko 4. epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Florentina Sánchez Baez andreak eskatuta Farclose, S.L.ren eta Aplicaciones Técnicas de Europa, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratu den 97/2014 prozeduran, antolaketarakO eginbidea eman da 2014ko maiatzaren 5ean eta 9an, eta haren aurka ondoko errekurtsoa jar daiteke:

"Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, hiru eguneko epean idazkari judizial honetara zuzendua, errekurtsogilearen ustez ebazpenean egin den arau-haustea azalduta."

Eta Farclose, S.L.ri eta Aplicaciones Técnicas de Europa, S.L.ri legez jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Orobat, jakinarazten zaie ebazpenak osorik eskura dituztela epaitegi honetako idazkaritzan eta, hurrengo komunikazioak egiteko, ebazpenaren kopia jarriko dela bulego judizialean.

Las Palmas Kanaria Handikoan, 2014ko maiatzaren 9an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1407718