113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 270/2014 prozedura

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Ana Yensi González Sáenzek eskatuta, prozedura arrunta dela-eta, Unión Square Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 270/2014 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen dekretua eman da 2014ko apirilaren 25ean:

Erabaki dut:

–Tramitera onartzea Ana Yensi González Sáenzek Unión Square Sociedad Limitadaren kontra aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez:

–Alderdiei zitazioa egitea 2015eko martxoaren 11ko 11:15ean ager daitezen organo judizial honen egoitzan, adiskidetze-ekitaldia egin dezaten idazkari judizialaren aurrean, eta, behin saiaturik, eta abenikorik lortu ezean, egun horretan bertan, 11:20an, judizioa egiteko magistratuaren aurrean.

–Alderdi demandatzaileari ohartarazten zaio ezen, agertzen ez bada adiskidetze-ekitaldia eta judizioa eteteko bidezko arrazoirik alegatu gabe, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela. Halaber, alderdi demandatuari ohartarazten zaio ekitaldi horietan ez agertzeak ez duela galaraziko haiek egitea, jarraituko baitute auzi-ihesean dagoela deklaratu beharrik gabe.

–Gainerako eskaerei dagokienez, LJLaren 81.4 aurreikusitako ondorioetarako, epaileari horren berri eman zaio, aldez aurretik, eta erabaki da, data honetako ebazpenaren bidez, ondoko eginbideak gauza daitezela agintzea:

Lehenengo eskariari dagokionez, iragarritzat jotzen da abokatuak lagundurik agertzeko asmoa, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 21.2 artikuluen ondorioetarako, eta helbidea esleitutzat, jakinarazpenen ondorioetarako (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko 52. artikulua).

Bigarren eskaerari dagokionez (alderdiaren galdeketa), bidezkoa da eskatutakoa, LJLaren 90.3 artikuluarekin bat, galarazi gabe judizioa izatea froga formulatzeko eta onartzeko prozesuko une egokia (LJLaren 87. artikulua). Horretarako, adieraz bekio alderdi demandatuari demandatuak berak agertu beharko duela, edo behar den ahalordea duen pertsona batek, eta pertsona juridikoen kasuan, legez ordezkatu eta galdeketa horri erantzuteko ahalmena duen norbaiten bidez. Ohartarazten zaio ezen agertzen ez bada Prozedura Zibilari buruzko Legearen 292.4 artikuluan aurreikusitako isuna jartzen ahalko zaiola, eta lehenbiziko zitaziora bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita ere, deklaratzeari uko egiten badio edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jotzen ahalko direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein partez. Galdeketa ez baldin bada egitate pertsonalei buruzkoa, onartuko da egitateak ezagutzen dituen hirugarren batek erantzutea, alderdiak hala eskatzen badu eta deklarazioaren erantzukizuna onartzen badu.

Judizioko ordezkariak egitateetan esku hartu ez badu, egitateak zuzenean ezagutzen dituen pertsona eraman beharko du judiziora. Horretarako, alderdi interesdunak galdeketa erantzunen duen pertsona proposatzen ahalko du, galdeketa pertsonal horren beharra behar bezala justifikaturik.

Enpresaburua pertsona juridiko pribatua denean, auzitan diren egitateetan enpresaburu horren izenean (haren erantzukizunpean) administratzaile, kudeatzaile edo zuzendari gisa aritu diren pertsonek deklaratzea soilik erabakitzen ahalko da esku-hartzea eman dion alderdiaren galdeketaren barnean, eta egitateak pertsonalki ezagutzen dituzten aldetik, legezko ordezkariaren galdeketa ordeztuz edo horren osagarri gisa, salbu eta epaileak edo epaitegiak lekuko gisa deklara dezatela erabakitzen duenean, egitateetan izan duten esku-hartzearen eta enpresaren egituran duten tokiaren arabera, jada enpresan ari ez direlako edo babesgabetasuna saihesteko.

Eskatutako agiri-frogari dagokionez, bidezkoa da hura egitea, baina horrek ez dakar auzi-jartzaileak proposaturiko froga onartzea, izan ere, judizioaren ekitaldian proposatu beharko du, eta, hala badagokio, epaileak onartu (LJLaren 87. artikulua). Egin bekio errekerimendua demandatuari, judiziora ondokoa ekar dezan:

–Auzi-jartzailearen kaleratze-gutuna eta kalte-ordaina ordaindu izanaren frogagiria.

–Auzi-jartzailearen 2013ko eta 2014ko nominak eta haiek ordaindu izanaren frogagiria.

–Auzi-jartzailearen lan-harreman guztiaren lan-kontratuak.

–Auzi-jartzailearen laneko espedientea.

Demandatuari ohartarazten zaio ezen, hala egin ezean, frogatutzat jotzen ahalko direla hitzartutako frogari kontrako alderdiak egindako alegazioak (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 94. artikulua).

Jakinaraz bekio ebazpen hau, demandaren kopia bat emanez, Soldatak Bermatzeko Funtsari, Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 23.2 artikuluko 2. paragrafoan zehaztutako ondorioetarako.

Ebazpen hau alderdiei jakinarazi baino lehen, egunak jartzeko agenda programatuaren ardura duen idazkari judizialak jarritako egunaren berri ematen diot epaileari.

Lan arloko Jurisdikzioaren 44. artikuluaren arabera, idazkiak eta agiriak aurkezteko tokia, bai eta haiek baliabide teknikoen bidez bidaltzekoa, Lan arloko Epaitegiari atxikitako bulegoa da. Logroñoko Lan arloko Epaitegiei dagokienez, idazkiak eta agiriak aurkezteko bulego judiziala Logroñoko Epaitegietako Dekanotza da (Breton de los Herreros kalea, 5-7, eta 941-296-527 fax zenbakia).

Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 53.2 artikuluaren agindua aplikatu beharrez, organo judizialean agertzen den lehendabizikoan edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztu beharko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.

Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.

Idazkari judiziala.

Eta Unión Square Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, epaitegi honetako iragarki-oholean eta Nafarroako eta Errioxako Aldizkari Ofizialetan argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Logroñon, 2014ko maiatzaren 19an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1407725