113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 34/2014 hipoteka-betearazpena

Martin Corera Izu, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 34/2014-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia horretarako ezarritako egunean (2014ko urriaren 2an) goizeko hamarretan egin dadin organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek honako hau egin beharko dute:

Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 06 0034 14), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera emanen dira aditzera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez dagoela.

Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

Finkaren identifikazioa:

Hiri finka: bulegoa, Iruñeko Imaz Anaien kaleko 1 zenbakiko 2. solairuan kokatua. Azalera 159,64 m²-koa da.

Inskripzioa: 1.343. liburukia, 615. liburua, 106. orria, 799. finka, Iruñeko 2. Jabetza Erregistroa.

Enkanterako balorazioa: hirurehun mila euro (300.000 euro).

Iruñean, 2014ko maiatzaren 22an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1407792