113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 804/2013 prozedura arrunta (LPH-249.1.8)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

105/2014 epaia

Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.

José Antonio González González jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 804/2013 (LPH-249.1.8) prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Amparo Calavia Valencia andreak sustatu du, Sheeraz Mehmood jaunaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta. Auzi-jartzaileak Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna izan du ordezkari, eta Javier Iribarren Goñi legelari jauna laguntzaile.

Aurrekariak

Lehena: auzi-jartzailearen ordezkaritzak demanda jarri zuen legeak agindutako eran. Bertan, egitateak eta zuzenbideko oinarriak azaldu ondoren, eskatu zuen emanen den epaian demandatuak kondena ditzaten auzi-jartzaileari 1.560,00 euro ordaintzera, zor dituen errentengatik eta errentako etxebizitzako zerbitzuen gastuengatik, eta etxebizitza uztera.

Bigarrena: tramitera onartuta, xedatu zen alderdi demandatua epatzea, legeak agindutako epean abokatuak eta prokuradoreak lagunduta autoetan ager zedin eta horri erantzun ziezaion. Hura ez zuen egin garaiz eta behar zen moduan. Giltzak alderdi demandatzaileari eman zizkion eta pisua utzi zuen, baina ordaindu gabe zor zuen diru kopurua.

Hirugarrena: Sheeraz Mehmood alderdi demandatua agertu ez denez demandari erantzuteko eman zaion epearen barnean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 496.1 artikuluan xedatuarekin bat, alderdi hori auzi-iheslari deklaratzen da, eta alderdiei dei egiten zaie judizio aurreko entzunaldira agertzeko, 2014ko maiatzaren 21ean, 13:30ean.

Laugarrena: egun horretan auzi-jartzailea agertu zen. Ondotik, epaileak onartutako frogabideak eginda, epaia emateko jarduketak gelditzen dira.

Bosgarrena: judizio hau legeak agindu bezala bideratu da, eta autoetako kasuari aplikatu beharreko betekizunak bete dira.

Epaitza: baiesten dut Araiz prokuradore jaunak, Amparo Calavia Valenciaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean deklaratutako Sheeraz Mehmooden kontra jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut:

1. 2013ko urtarrilaren 28ko errentamenduko kontratuaren suntsipena, zeinek alderdiak lotzen baitzituen Iruñeko Kale Nagusiko 58ko 1. solairuko etxebizitzaren inguruan. Horrek ekarri du alderdi demandatuak etxea utzi beharra.

2. Alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 2.340 euro ordaintzera eta kostuak ordaintzera.

Eta Sheeraz Mehmoodi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1407688