2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIBARKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2014ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2014 aldaketa 2014ko aurrekontuan. Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garinoainen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, José Luis Irisarri
Galar.
Iragarkiaren kodea: L1408155