113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2014ko plantilla organikoa eta Udal honetako lanpostuen zerrenda. 2014ko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

KODEA

LANPOSTUAREN IZENA

LANPOSTU KP.

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZ ESKAKIZUNA

MAILA/TALDEA

SARBIDEA

LANPOSTUKO OSAG.

MAILAKO OSAG.

EGOERA

01

Zerbitzu

anitzetako

enplegatua

1

L.–LP (*)

Nahitaezkoa

A2

D

OL

18,50

12

Hutsik

Araubide juridikoa: F = Funtzionarioa. L = Lan-kontratudun finkoa. AK = Administrazio-kontratuduna. L-LP = Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. LF Jarr LP = Lan-kontratudun finko jarraigabea, lanaldi partzialekoa. L-LP = Lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. BLK = bitarteko lan-kontratuduna.

(*) Lanaldi osoaren %62,5aren pareko lanaldia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko Foru Legearen 235.3 artikuluari jarraikiz, martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legeak eman idazkeraren arabera, ondotik ematen diren zehaztapenak egin dira organikoki Erronkariko Udalaren menean egoteagatik Udal horren plantilla organikoan agertuko diren langile partekatuen gainean.

–Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko idazkaria.

–Administrari laguntzailea, 2011ko uztailaren 12ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren baldintzetan.

Urzainkin, 2014ko maiatzaren 31n.–Alkatea, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1408199