2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URDIAIN
Aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena
Urdiaingo Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 58.c2 artikuluko determinazioen aldaketa puntual xehakatua, lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko baldintzen gainekoa. Aldaketaren sustatzailea Javier Galarza Ostiza da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, argitara ematen da testu aldatua.
Urdiainen, 2014ko maiatzaren 19an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
ERANSKINA
2.3. Araudia. 58.c2 artikuluaren testu bategina
“Eraikuntzaren baldintza orokorrak”
Beraz, eta nahasketak galarazi nahirik, ondotik ematen da aldatutako atalaren testu bategina, bere osoan:
“2. separata.
3. agiria. Hirigintzako arauak.
II. titulua. Hirigintzako araubidea.
V. kapitulua. Arauak lurzoru urbanizaezinean.
(...)
58. artikulua. Eraikuntzako jarduerak eta erabilerak.
(…)”
c.2. Eraikuntzaren baldintza orokorrak.
–Eraikuntzaren luzera: zabalera halako hiru baino gutxiago, eta gehienez ere 50 m.
–Eraikinaren teilatu-hegalerainoko garaiera, zabaleraren adinakoa edo txikiagoa, gehienez ere 7 m izanik (garaiera hori gainditzen ahalko dute soilik abeltzaintzako ustiategiei lotutako siloek).
–Gutxieneko tartea finka bereko eraikuntzen artean: 6 m.
–Gutxieneko tartea eraikuntzatik lurzatiaren mugetaraino: 6 m (lurzatiko itxiturak ez dira kontuan hartuko).
–Ez da derrigorrezkoa izanen teilatu-hegalen kokalekua; hartara, onartuko da eraikuntzaren inguratzaile bertikala estaliko isurkien maila baino garaiagoa izatea; halakoetan, estalkia osatzen duten isurkiek akabantza emanen diete fatxadaren barne aldeei.
Bi eraikuntza aukeretarako (teilatu-hegala edo fatxadako karela) baldintza hauek ezarri dira:
- Teilatu-hegala: hegalkina 40 cm izanen da gutienez eta 70 cm gehienez; zurez edo hormigoiz egin beharko dira.
- Fatxaden karela: 50 cm izanen da karelaren gehieneko garaiera, eraikinaren perimetroko edozein puntutan, estalkia osatzen duen itxitura goiko aldea baino garaiago badago.
–Estalkiak, bi edo lau isurialdekoak.
–Bolumen xumeak, oinak errektangularrak dituztenak, hegalkinik eta sargunerik gabe.
–Material xumeak: harria, zarpiatuak kolore apalez margotuak, hormigoizko blokeak edo hormigoizko aurrefabrikatuak, harekarak edo zuriak, horiek guztiak eraikuntza maila altua lortu arte.
–Estalkietan honako hauek baimentzen dira akaberako materialtako: teila, fibrozementuzko plaka uhinduak, sandwich motako metalezko panel lakatua eta xafla jarraitu lakatua, betiere kolore buztin-gorriak (halako ehuneko batzuk beltzak) edo grisak dituena. Baimentzen da estaldurako material horiek argi naturala pasatzen uzten duten eremuekin konbinatzea, izan gardenak edo zeharrargiak, metil polimetakrilato motakoak edo polikarbonatozkoak, trinkoak edo zelularrak.
–Eraikin nagusitik kanpo baimentzen da elementu bereziak edo baliabide osagarriak (deposituak, transformadoreak etab.) ezartzea, baldin eta landarezko hesi batez ezkutatuta gelditzen badira, eraikinetik 3 m baino gutxiagora. Atal honetan deskribatuak izanen dira eraikuntzaren lehentasunezko baldintzak.
–Eraikin guztiak hosto iraunkorreko zuhaitzak landaturik ezkutatuko dira, gutxienez ere eraikuntzaren bi albo handienetan, eta fatxadako horma-ataletik 6 m baino gutxiagora.
–Debeku da azpiegituren sare orokorretara (ura, argia, telefonoa) aireko lotuneak egitea, zorupean barna joan behar baitute.
–Baimentzen dira energia sorgailuak (eztanda-motorrez baldin badira, isolamendu akustikoa izanen dute) edo hondakin urak arazteko bitarteko autonomoak, baita maila freatikotik ura hartzea ere, betiere haren potabilizazio egokia bermatzen bada. Instalazio hauetarako beharrezkoa izanen da arlo bakoitzean eskudunak diren erakundeek aldez aurretik onespena ematea.
–Debekatuta dago saneamenduko sare orokorrerako lotunea abeltzaintzako instalazioetan.
–Aipatu c.2 ataleko baldintza hauetatik salbuetsirik daude berotegiak, mintegiak, itxiturak, behin-behineko eraikuntzak eta kirol instalazioak.
Iragarkiaren kodea: L1407890