2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Monteagudo karrikako 5eko higiezinaren eraispenaren ordezko betearazpenaren kostua egozteari buruz Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 7an hartutako erabakiaren jakinarazpena
Saiatuta ere jakinarazi ahal izan ez zaienez Felisa Rojas Lorenteren jaraunspen jasogabearen jaraunsle ezezagunei, agiri hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betez.
Espedientearen zenbakia: 49/11 (7). 6. karpeta.
Igortzen zaie honako honi buruz Tokiko Gobernu Batzarrak 2014ko apirilaren 7an hartutako erabakia:
1. Bonel Álvarez hermanos construcciones, S.L.k Monteagudo karrikako 5eko higiezina eraisteko obren kariaz 2014ko otsailaren 14an luzatu duen 5.000 euroko faktura onestea, eta hura ordaintzea.
2. Aipatu higiezina eraisteko lanen ordezko betearazpena eginda, eta egindako jarduketa eta gastuen berri izanik, betearazpenaren kostua jabetzari egotzi zaio (Felisa Rojas Lorenteren jaraunspen jasogabea), erran nahi baita, 6.050 euro guztira.
3. Zenbateko hori Udal Diruzaintzan (Herriko Etxe honetako 3. solairua) adierazten den lagunak ordaindu beharko du, edo banku transferentzia eginez Udalak Caixabank-en duen kontuan (zenbakia: 2100 3695 12 2200 0222 73). Horretarako, 30 eguneko epea izanen da erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Bertzenaz, ordainketak eguneratuak izanez gero, udal honek finantza entitatean aurkeztuko du behar den ordainagiria kobrantza kudeatzeko.
Espediente osoa Hirigintza Kudeatzeko Zentroan dago, Herriko Etxeko 4. solairuan (telefonoa: 948 417131).
Tuteran, 2014ko ekainaren 2an.–Zinegotzi delegatua, Jesús Álava Sesma.
Iragarkiaren kodea: L1408001