113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Herrilur baten desafektazioaren espedientea. Hasierako onespena

Azkoiengo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azkoiengo 1. poligonoko 393. lurzatian 24.750 m²-ko herrilurra desafektatzeko espedientea, gero Asociación Motoclub San Silvestre TTri erabilera laga beharrez, enduroan kirol gisan aritzeko.

Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Azkoienen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkatea, M.ª José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1408189