113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Errazkingo 8. poligonoko 16. lurzatiko xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Larraungo Udaleko alkateak, 2014ko ekainaren 3ko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Errazkingo 8. poligonoko 16. lurzatiko xehetasun azterlana, Jesús María Oreja Buldainek eta Izaskun Arratibel Pastorrek sustatua. Agiriaren egileak dira Fiark Arquitectoseko Fernando Garate Txurruka, Mikel Arribillaga Mayoz eta Unai Aldama Elortza.

Xehetasun azterlana jendaurrean egonen da hogei egunean, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluari jarraituz, epe horretan bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Larraunen, 2014ko ekainaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Legarra Arraztio.

Iragarkiaren kodea: L1408134