2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Jarrera ekintzailea sustatzeko, enplegua eta autoenplegua eragiteko eta bulkatzeko eta jarduera ekonomikoa sendotzeko laguntzen gaineko ordenantzan. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2014ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
a) Aldaketa hasiera batean onestea Jarrera ekintzailea sustatzeko, enplegua eta autoenplegua eragiteko eta bulkatzeko eta jarduera ekonomikoa sendotzeko laguntzen gaineko Cascanteko Udalaren ordenantzan.
b) Hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. 1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.
Cascanten, 2014ko ekainaren 5ean.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1408205