113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2. poligonoko 118. lurzatiko xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko ekainaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 2. poligonoko 118. lurzatian (Monte Ocijo, 19) bolumena aldatzeko M.ª Soledad Llorens Garcíak sustatu duen xehetasun azterlana.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Bargotan, 2014ko ekainaren 4an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Pablo Llorens.

Iragarkiaren kodea: L1408153