113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIA

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak bete beharrez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragarri da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Arian, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.

Iragarkiaren kodea: L1408149