113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1-8/2014 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2014ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, 1.etik 8.era bitarteko aldaketak onetsi zituen, hasiera batean, 2014ko aurrekontuan: bortz kreditu osagarri, bi kreditu berezi eta kontu-sail bat kentzea deuseztapen bidez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioaz, erreklamazioaz eta publizitateaz den bezainbatean dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar dira espediente hauek. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter ditzaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2014ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1408186