2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Deialdia, bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan xedatua betez, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legez eskatzen diren baldintzak beterik, Udal honetako bake epaile titular eta ordezko izateko interesa dutenek eskaera egin dezaten udal bulegoetan.
Adiosen, 2014ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1408201