113. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

83E/2014 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza Obstetriko Ginekologikoko erizain espezialista (emagin) izateko 8 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 9an emandako 49E/2014 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza Obstetriko Ginekologikoko erizain espezialista (emagin) izateko 8 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2014ko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da bete gabe uztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza Obstetriko Ginekologikoko erizain espezialista (emagin) izateko 8 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintza Obstetriko Ginekologikoko erizain espezialista (emagin) izateko 8 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdia bete gabe uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan José Rubio Vela.

Iragarkiaren kodea: F1407745