112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa Barañaingo Udalaren 2014ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Udalaren 2014ko plantilla organikoan. Haren xedea da udal honetako Kultur Alorreko kultur eragilearen lanpostuaren ordainsari osagarriak egokitzea, espedientean dagoen proposamenaren arabera.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak, aipatu aldaketa jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko ediktuen oholean argitaratuta, interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1407999