112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2014ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 02/2014 espedientea. Hartarako, kreditu bereziak, kreditu-gehikuntzak, diru-sarrera bidezko kredituak eta kreditu-transferentziak izanen dira. Halaber, hasiera batean onetsi zuen 2014ko aurrekontuak betearazteko oinarrien aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; gisa hartara, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko erreklamazioak egin.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Barañainen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1407998