112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

1. poligonoko 198. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arruazuko Udalak, Alkatetzaren 2014ko maiatzaren 28ko ebazpenaren bidez, 24. zenbakia baitu, erabaki zuen hasiera batean onestea Arruazuko 1. poligonoko 198. lurzatiaren xehetasun azterlana, Carpintería Lizarraga, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Arruazun, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1407968