112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 813/2013 prozedura

Luis Tomás Ortega Pinto jauna, Zaragozako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Saul Bernal Cubero jaunak eskaturik, kaleratze/kargu uzte orokorrak direla-eta, Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan lan kontratua langilearen borondatez amaitu izanari buruz bideratu den 813/2013 prozeduran, epaia eman da 2014ko otsailaren 6an, eta alderdiek haren kopia dute eskura Idazkaritza honetan; izan ere, erregutze-errekurtsoa aurkezten ahal dute, hura jakinarazi eta 5 eguneko epean.

Eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenen komunikazioenak edo epatzeenak.

Zaragozan, 2014ko maiatzaren 12an.–Idazkari judiziala, Luis Tomás Ortega Pinto.

Iragarkiaren kodea: J1407349