4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MADRILGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Judiziorako eta galdeketarako zitazio zedula.
349/2014 prozedura
Zitazioa agindu duen organoa: Madrilgo Lan arloko 4. Epaitegia
Zein auzitan: 349/2014 judizioa, Samuel Sulemanek sustatua, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta.
Zitatua: Integración de Servicios Auxiliares, aipatu judizioan alderdi demandatua den aldetik.
Zitazioaren xedea: adiskidetze-ekitaldian eta judizioan parte hartzea, eta, hala badagokio, Integración de Servicios Auxiliaresek judizioko egitate eta inguruabarren gainean eskatutako galdeketa erantzutea, Epaitegiak bidezkotzat jotzen badu.
Agertu beharreko tokia eta eguna: epaitegi honetan agertu behar du (Princesa kalea, 3, 28008), 1A judizio-aretoan, 2015eko martxoaren 2an, goizeko 10:20an.
Legezko ohartarazpenak:
1.–Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ez da galaraziko judizioa egitea, eta aurrera jarraituko du, auzi-iheslari dela deklaratu beharrik izan gabe (LJALaren 83.3 artikulua).
Aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen dira, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik (Lan Prozedurari buruzko Legearen 59. artikulua).
2.–Erabili nahi dituzun frogabide guztiak eraman behar dituzu judiziora (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 82.2 artikulua).
3.–Judiziora abokatuak lagunduta edo prokuradore nahiz lan harremanetako gradudun kolegiatuak ordezkatuta agertzeko asmoa baduzu, hala adierazi behar diozu epaitegi honi idazki baten bidez, ediktu hau argitaratu ondoko bi eguneko epean (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 21.2 artikulua).
4.–Agertzen ez bada eta bidezko arrazoirik frogatzen ez bada, Epaitegiak aitortutzat jotzen ahalko ditu kalterako diren egitate eztabaidatuak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 91. artikuluari dagokionez), eta horrez gain, aurrez entzunaldia emanda, 180 eta 600 euro bitarteko isuna jartzen ahalko zaio (PZLaren 304. eta 292.4 artikuluak).
5.–Ediktu hau argitaratzeak alderdi demandatuari zitazioa legez agindutako moduan egiteko balio du, non den jakiterik ez baitago.
Madrilen, 2014ko maiatzaren 19an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1407599