4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 277/2014 prozedura
M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 277/2014 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Construcciones Francisco Lizarraga S.L. enpresari zitazioa egiteko balio izan dezan 2014ko irailaren 10eko 11:40an, Iruñeko Justizia Jauregiko 103. aretoan eginen den adiskidetze-ekitaldira eta/edo judiziora ager dadin, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 22an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1407577