2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2014ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2014ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2014ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arguedasen, 2014ko ekainaren 2an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1408087