4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 94/2014 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratu den 94/2014 prozesuan ebazpenak eman dira, eta haien kopiak interesdunen eskura daude bulego judizial honetan, interesdunek oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta 2012 Nayara San Martin Yangüela, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 28an.–Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1407818