112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 437/2013 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Bilbao Vizcaya Argentaria S.A. alderdi betearazleari (IFK: A-48265169, eta helbide soziala: San Nikolas plaza, 4, Bilbo) esleitzen diot ondoko higiezin hau: etxebizitza, Gaztainondoen plazako 5 zenbakian 8. solairuan A letran dagoena. Sarbidea eskuineko eskaileratik dauka eta Promoción 25 izeneko eraikinaren parte da. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 997. liburukia, 84. liburua, 5.047. finka. 101.865,64 euroan esleitu da.

Ebazpen honen aurka berraztertze-errekurtsoa jar daiteke, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Eta Ramon Bescos Otal jaunaren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1407436