112. ALDIZKARIA - 2014ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 226/2014 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen andrea, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 226/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

“Hiri finka: etxea, Mendabiako San Isidro kaleko 5. zenbakian kokatua (5. poligonoa, 1.949. lurzatia). Orubeak hogeita hamabi metro koadro ditu, gutxi gorabehera, tituluaren arabera, baina, bertaratutakoek adierazi dutenez eta lurzatiko zedularen arabera, berrogeita bost metro eta hogeita sei dezimetro koadro ditu. Mugak: aurrealdean, San Isidro kalea; sartu eta eskuinetara, atzealdean, Celedonio Rupérezen jaraunsleak; ezkerretara, Cirila Sancho. Finka mugakideak hiri finkak dira. Mendabiako hirilurren katastroko 5. poligonoko 1.949. lurzatia da.”

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2014ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1407450